Arkitektura eta erbestea jardunaldia Zientzia eta Erbestea (1936-1960) Nazioarteko Kongresuaren barne dauden hitzaldiak dira. Hamaika Bide Elkarteak antolatutako kongresua azaroaren 7tik 11ra izango da Donostian. Kongresua erbestera joan ziren errepublikanoak zientziaren inguruan egindako lana ikertzen du. Medikuntza eta Arkitekturan bereziki aritutako profesionalen jardunaren inguruan bereziki arituko da kongresua, baita Matematiketako, Kimikaren eta Biologiaren arloan ere bai.
Arkitekturaren inguruko jardunaldia azaroaren 9an izango da Miramar Jauregian eta kongresuaren beste hitzaldiak UPV/EHU-ko Carlos Santamaría Eraikinean izango dira. Aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronuaren Aretoan egingo da.
MUGAK Bienalari loturiko jardunaldia lau hitzaldi eta hiru komunikazio izango ditu. UPV/EHUko irakasleak egingo dituzte Euskal Arkitektura Erbestean gaiari buruz izango dira, Tomás Bilbao, Juan de Madariaga, Pablo Zabalo eta Iñaki Zubizarreta arkitektuen bizitza eta obrari buruzkoak.
Egitaraua
9.30 Hitzaldia
Juan José Arrizabalaga Echeverria
'Euskal arkitektura erbestean'
10.15 Hitzaldia
Iñigo Viar Fraile
'Bilbao eta Madariaga: lotura eta kontrastea'
11.00 Hitzaldia
Mario Sangalli Uggeri
'Pablo Zabalo: arkitektura eta konpromezua'
11.45 Hitzaldia
Ana Azpiri Albístegui
'Iñaki de Zubizarretaren bizitza eta obrak'
Antolatzailea: UPV/EHU