Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Bienala

Arkitektura, aldi berean, artearen eta arrazoimenaren hizkuntza da. Zientziaren eta artifizioaren arteko elkargunea.

Historikoki mugetan ernaltzen den elikagaiaz aberastu da.

Askotariko kultura eta identitateen gurutzagunean bizi da: natura eta paisaia giza ordenarekin bat egiten duten elkargunean; errealitatea eta ametsen arteko bazter lausoetan; barrualdeaz eta kanpoaldeaz galdera eragiten digun atalasean; edertasunaren idealari uko egin gabe, eginkizunari erantzun nahi dion formaren etengabeko ikerketan.

Arkitektura gaur egun bidegurutze latz batean dago; ulertzeko eta kudeatzeko izugarri zaila bilakatu den modernitate teknologiko eta kulturaniztun berriaren erronkei aurre egin nahi die.

Berdintasun eza XXI. mendearen hasieran pandemia berria izaten ari da. Arestiko krisialdi sozioekonomikoak bere alderik ilunena agertu du; pobrezia eta bazterkeriaren lorratz mingarriak, sozialki onargarria eta gizalegez desiragarria denaren MUGAK mutur-muturrera eraman baititu. Arazo horrek, gaur egun, gure identitate hiritarraren funtsezko zutabeak arriskuan jartzen ari da.

Zehaztu? Egokitu? Birpentsatu? Berriro hasi?

Urbanismoa eta arkitektura zauriak osatzeko gaitasun handiko tresna kementsua izaten jarraitzen du eta, bere jarrera intelektuala dela eta, lagungarria izan daiteke norberaren ongizatea eta kolektiboarenaren artean behar den oreka berriro zehazteko, ekin beharreko guztien ongizatearen bilaketan.

Lagundu behar dute bide berriak pentsatzen eta zehazten, elkarbizitzarako guneak diseinatu ahal izan dezaten; guztion nahi bizia gauza ahal dezaten, gizarte eta hiri orekatuago eta justuagoetan bizitzeko nahi bizia.

Lehen edizioa

2017/11/6 - 2018/01/31

Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren lehen edizioa Donostian izango da 2017ko azaroan, abenduan, eta 2018ko urtarrilan da. Egun nagusiak Azaroaren 7tik 10era artekoak izango dira.

Proiektu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Sailburuordetzaren babespean sortu da. Horrez gain, beste zenbait erakunde publikok ere lagundu dute topaketa diseinatzen eta gauzatzen; hala nola, Donostiako Udal Txit Gorena, Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Gorena, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Euskal Herriko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren bitartez (ETSA-UPV/EHU), Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa (COAVN) eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

Halaber, Arkitekturaren arloko gizarte zibilaren beste ordezkariek ere lagunduko dute; hala nola, ATARI -Euskadiko Arkitektura Kultur Elkartea-, ANCORA, Elkarte Zibikoa, Reflex Espazioa, Cement Rezola Museoa, Archivo Peña Ganchegui eta Cluster Habic.

Bienalak Arkitekturaren inguruko topaleku bat sortu nahi du non akademikoak, profesionalak, unibertsitate-ikasleak eta herritarrak orokorrean parte ahal izango duten. Hori du helburua. Oraingo Arkitekturaren egoera eta Arkitektoak horren barruan izan beharreko zereginari buruzko hausnarketa eta eztabaida bultzatu nahi ditu; batak zein besteak, diziplina zein profesionalek, egun aurrez aurre dituzten bidegurutzeak eta erronkak mahai gainean jarrita.

Bienalak nazioarteko ikuspegia du eta izaera jakintza-alor anitzekoa izan nahi du. Topaketa bi urtetik behin izango da.

Bienal bakoitzak lanerako eta hausnarketarako gai nagusi bat edo gehiago izango dituen arren, denek izen generiko bera izan dezatela nahi dugu:

Mugak / Boundaries / Fronteras / Frontières

Iraun bitartean, lehen Bienalean egitarau oparoa izango dugu. Besteak beste, honako jarduerak izango dira: hitzaldiak, lantegiak, mahai inguruak, elkarrizketak, erakusketak eta gidatutako bisitak. Den-denak doan izango dira eta hiritar guztiei irekita.

Abagune bikaina izan daiteke Arkitektura eta beste diziplina akademikoen arteko mugak, elkar lotzen dituztenak eta banatzen dituztenak, aztertzeko eta moldatzeko. Filosofia, Artea edo Kulturarekin lotzen dituen tradizio humanista berreskuratu nahi dugu, eta Ekonomia, Geografia edo Soziologiarekin elkar lanerako eta sinbiosi eta elkarlanerako eremuak bilatu arazo komunei konponbideak antzemateko.

Arkitekturaren arloa mugatzen dituzten ertzak hautsi nahi ditu Mugak. Herritarrengandik urrundu egiten baitituzte eta ulertezina bihurtzen baitute.

Hori dela eta, Mugak Arkitekturaren ospakizunean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; gaur egun Arkitektura eta hark zerbitzatu beharreko herritarren arteko aldea gutxitzea da helburua.

Egitaraua prestatzen ari gara