Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Concrete Work_Elisa Valero

Elisa Valero Ramosek 1996an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari, Félix Candela arkitektoaren obra esanguratsuenetako bat birgaitu zuenean. Hormigoi armatuzko xafla tolestu bat zen, 1.800 metroko azalerakoa, zortzi bermerekin eta bost zentimetroko lodierarekin.

Ordutik, hormigoiak eskaintzen dituen aukerei buruzko ikerketaren bitartez, materialarekin eta hura optimizatzeko parada ematen duten eraikuntzako sistemekin esperimentatu du.

Erakusketan, ibilbide intelektual horren eraikuntzan bidelagun izan dituen 10 obra ikusiko ditugu. Azkeneko lana erakusketa panela bera da, 180x180ko xafla bat, bi aldiz tolestua, zentimetro bateko lodierako eta prestazio handiko hormigoizkoa, FYM-Heildelberg Cement etxeak egina.

“Guztiok gaude behartuta, gure bizitzen ibilbide laburrean, itxaropen nekagaitzaren eta itxaropen gabezia zuhurraren artean aukeratzera”

Marguerite Yourcenar

Hasiera-hasieratik eta 20 urteko ibilbide honetan, Elisa Valeroren arkitektura estudioa etorkizun hobe baten aldeko “itxaropen nekagaitzetik” jaio den gogoetarako eta ekintzarako gune bat izan da. Erakusketa honek Valerok landutako esperimentazio alorretako bat erakusten du: hormigoi armatua.

Ikerketari 1996. urtean eman zion hasiera, Félix Candelaren lanik esanguratsuena den Manantiales berriztatu zuenean. Hala, Mexikon arreta egituraren diseinuan eta industriak material berriak garatzeko eskaintzen dituen aukeretan jartzen zuen ibilbide bati ekin zioten, ulertuta egitura zela arkitekturaren formalizazioaren funtsezko faktore bat eta arrazionaltasunaren eta bitartekoen aurrezkiaren alde egiteko asmoz. Horri ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko kezka erantsi behar zaio mende honetan. Material eta energia kontsumoa murriztea ez da abantaila ekonomiko bat bakarrik, baizik eta planeta txiki honetan bizi garen guztion betebehar etiko bat.

Hasi besterik egin ez den eta hainbat proiektu martxan dituen ikerketa bide bat da hau. Lanean jarraituko dugu sinetsita guztion eskura dagoen arkitektura gizatiarrago batek gizarte bidezkoago batera eramango gaituela.

Data

09-11-2017 / 24-02-2018

Ordutegia

10:00-14:00

Itxita: igandeak, astelehenak eta jaiegunak

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara