Jorge Allende (Madril, 1976) argazkilari profesionala da 2000. urteaz geroztik, eta arkitekturan espezializatu zen 2004tik aurrera. Lanbideari jaioterrian ekin bazion ere, 2010az geroztik Donostian bizi da, eta bertan lan egiten du.
Erakusketa honetan azken hamarkadan Donostiaren ingurunean egin diren obra interesgarrienetako batzuk erakusten ditu. Obra horiek euskal arkitektoek eginak dira, eta sektoreko tokiko enpresek ere modu aktiboan parte hartu dute horietan, eta proiektuak arrakastaz egikaritzen lagundu dute.
Antolatzailea: Habic