Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Konexioak. Artea eta arkitektura: Begoña Zubero, V/E Villagio Eni

Arte bisualen eta arkitekturaren arteko harremana era askotako konexio eta arrakalen historia luzea izan da, barne hartu dituena elkarrekiko interakzioa eta eraginak, eta baita eztabaidak ere. Funtzio desberdinak badituzte ere, bi-biek sortzen dituzte esperientziaren eta giza bizitzaren askotariko formak. XX. mendeko lehen hamarkadetako abangoardia modernoetatik gure garaiko glokaltasunera, diziplinei berei eta horien arteko harremanei buruzko gogoeta iraunkorra aintzat hartuta jardun izan da, mailegu eta liskar horien ondorioz. Hal Fosterrek “arte-arkitektura konplexu” gisa izendatu duena eratzen dute konexio horiek.

Donostiako I. Nazioarteko Arkitektura Bienala testuinguru bikaina izango da arkitekturan eta hirigintzan eragina duten erronka garaikide batzuen berrazterketa aurkezteko hainbat hezkuntza espazio, espazio kultural eta museotan; baina, era berean, arte bisualekiko konexioak aurkezteko aukera ere emango du.  Altxerri, Kur, Arteko, Ekain eta Vetus Art arte galerietan ikusgai egongo dira diziplina arteko igarobide horien zenbait alderdiri buruz mintzatzen diren artisten lanak.

Arkitektura, memoria eta historiaren inguruko ikerketa Dolomitasen kokatutako V/E Villagio Eni-ren bidez. 1950. hamarkadan Edoardo Gellner arkitektoak proposatu zuen egoitza eta aisialdirako proiektu hau, Enrico Mattei-k sustapenarekin. 

Altxerri galeria:

Begoña Zuberoren argazki batzuk izango dira ikusgai bertan. Artistak arkitekturari, memoriari eta historiari buruzko ikerketa bat aurkezten du V/E. Villagio Eni izeneko bizitegi eta aisialdi proiektuaren bidez. Proiektu hori, Dolomitetan kokatua, Edoardo Gellner arkitektoak proiektatu zuen berrogeita hamarreko hamarkadan, eta Enrico Matteik sustatu zuen.

Komisarioa: Fernando Golvano

Antolatzailea: Ancora

Argazkia: Begoña Zubero

Komisariotza

Fernando Golvano

Data

03-11-2017 / 20-12-2017

Ordutegia

Asteartetik larunbatera

17:00 - 21:00

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara