Arte bisualen eta arkitekturaren arteko harremana era askotako konexio eta arrakalen historia luzea izan da, barne hartu dituena elkarrekiko interakzioa eta eraginak, eta baita eztabaidak ere. Funtzio desberdinak badituzte ere, bi-biek sortzen dituzte esperientziaren eta giza bizitzaren askotariko formak. XX. mendeko lehen hamarkadetako abangoardia modernoetatik gure garaiko glokaltasunera, diziplinei berei eta horien arteko harremanei buruzko gogoeta iraunkorra aintzat hartuta jardun izan da, mailegu eta liskar horien ondorioz. Hal Fosterrek “arte-arkitektura konplexu” gisa izendatu duena eratzen dute konexio horiek.
Donostiako I. Nazioarteko Arkitektura Bienala testuinguru bikaina izango da arkitekturan eta hirigintzan eragina duten erronka garaikide batzuen berrazterketa aurkezteko hainbat hezkuntza espazio, espazio kultural eta museotan; baina, era berean, arte bisualekiko konexioak aurkezteko aukera ere emango du. Altxerri, Kur, Arteko, Ekain eta Vetus Art arte galerietan ikusgai egongo dira diziplina arteko igarobide horien zenbait alderdiri buruz mintzatzen diren artisten lanak.
Arteko galeria:
Ander Ushijima arkitekto gazteak arkitekturaren eta artearen artean ezar daitezkeen bateratasunen gainean ikertzen du. Programa eta funtzio desberdinak dituzte, baina borondate bera izan dezakete, sortze prozesuan adierazten dena: forma berriak sortzea, urratzailea denaren eta kontserbadorea denaren arteko tentsio ezezagunak.
Komisarioa: Fernando Golvano
Antolatzailea: Ancora
Irudia: Okurayama, collage digitala, Ander Ushijima