Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Konexioak. Artea eta arkitektura. Iñigo Sesma

Arte bisualen eta arkitekturaren arteko harremana era askotako konexio eta arrakalen historia luzea izan da, barne hartu dituena elkarrekiko interakzioa eta eraginak, eta baita eztabaidak ere. Funtzio desberdinak badituzte ere, bi-biek sortzen dituzte esperientziaren eta giza bizitzaren askotariko formak. XX. mendeko lehen hamarkadetako abangoardia modernoetatik gure garaiko glokaltasunera, diziplinei berei eta horien arteko harremanei buruzko gogoeta iraunkorra aintzat hartuta jardun izan da, mailegu eta liskar horien ondorioz. Hal Fosterrek “arte-arkitektura konplexu” gisa izendatu duena eratzen dute konexio horiek.

Donostiako I. Nazioarteko Arkitektura Bienala testuinguru bikaina izango da arkitekturan eta hirigintzan eragina duten erronka garaikide batzuen berrazterketa aurkezteko hainbat hezkuntza espazio, espazio kultural eta museotan; baina, era berean, arte bisualekiko konexioak aurkezteko aukera ere emango du.  Altxerri, Kur, Arteko, Ekain eta Vetus Art arte galerietan ikusgai egongo dira diziplina arteko igarobide horien zenbait alderdiri buruz mintzatzen diren artisten lanak.

Iñigo Sesmak irudi piktorikoak eraikitzen ditu hiri eszenatokien argazkiak aukeratuz eta fikzioa eta kontuak gehituz, filmen zatiak izango balira bezala. Egoerak lekuz kanpo uzten ditu eta identitate nomadak sortzen ditu. 

Komisarioa: Fernando Golvano

Antolatzailea: Ancora

Komisariotza

Fernando Golvano

Data

03-11-2017 / 16-12-2017

Ordutegia

11:00 - 13:30

17:00 - 20:00

Astelehen goizean eta igandean itxita

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara