Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

7 zelatari eta dorretxe bat

7 zelatari eta dorretxe bat (2005-2017) izeneko instalazioak Jorge Oteizaren (Orio, 1908-Donostia, 2004) zazpi lani buruzko bideoak aurkezten ditu, eta haren lagun Francisco Javier Sáenz de Oizak (Kaseda, Nafarroa, 1918-Madril, 2000) Altzuzan (Nafarroan) eraikitako museoari buruzko beste bat.

Irudiak Altzuzako museoan hartu dira, egun argitan, eta Oteizak Euskal Herrian estrategikoki kokatu zituen zazpi piezari buruzkoak dira. Erreferentzia historiko, sozial eta kulturalez betetako paisaia bat eratzen dute: 

1. Aita Donostiari Oroitarria, Lesaka-Agiña, 1956/1959

2. Bidasoa gaineko harria, Irun-Hendaia, 1966

3. Santiago Biderako hilarriak, Luzaide, 1973

4. Harri ernai zaitzailea, Arrasate, 1974

5. Odiseo izeneko gudari armatuaren erretratua, Iruñea, 1989

6. Gurutze hilarria oinez, Txabi Etxebarrietaren omenaldia, Benta Haundi, Tolosa, 1993

7. Frantzisko eta Antonio, Oñatiko Unibertsitatea, Oñati, 1996

Erakusketa Manuel Asínek (Zaragoza, 1978) eginiko zortzi bideoek osatzen dute, eta pantailak altuera eta angelu desberdinetan kokatzen dituzten pinuz eginiko egiturek. Erakusketaren helburua da filmatutako lanen eta paisaia oteizarraren bereizgarritasunak erakustea. Helburu horri begira, mugimenduan dagoen irudi konstelazio bat aurkezten da, Oteizaren geografia fisikoaren eta ideologikoaren erakusgarri dena.

Egileak: Gillermo Zuaznabar (Donostia, 1971) y Manuel Asín (Zaragoza, 1978)

Data

06-11-2017 / 10-12-2017

Ordutegia

 

Ostirala: 16:30 - 20:30

Larunbata: 10:30 - 14:30 / 16:30 - 20:30

Igandea: 10:30 - 14:30 / 16:30 - 20:30

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara