Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Eraikuntza Historikoena Analisi Teknikoa

Arkitekturak ahalmena dauka hiritarren eguneroko bizitza aldatzeko, hobetzeko eta errazteko. Izan ere, haien bizipen, ohitura eta sentipenetan eragina baitu. Egunerokoa aintzatesteko eta etorkizunekoa amesteko ez ezik, aurreko belaunaldiak eraikitakoa balioan ere balio du. Azken hau dela eta, Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasketetan, Ondarea, Birgaitzea eta Zaintza Aipamenaren barruan, gai honi buruzko hainbat ikasgai garatu egin dira. Aipamen honen helburua eraikitako ondare arkitektonikoaren ezagutzan eta ikasketan sakontzea da, etorkizuneko arkitektoek honen zaintzaren ardura izango dutelarik.

Erakusketa honetan 2015/16, 2016/17 eta 2017/18 ikasturteetako  ikasleek Eraikuntzaren Historia eta Egitura Dimentsioen Historia ikasgaietan egindako lanak aurkezten dira. Lan hauetan sakoneko analisia garatu da, bertako nahiz nazioarteko eraikin historikoena. Azterketa honen helburua eraikinaren eraikuntza ebazpena, erabilitako materialak eta egitura sistema aztertzea izan da. Oinarri guzti hauek ahalbidetu izan zuten eraikin hauek garai jakin batean eta modu jakin batean eraiki ahal izatea. Hauetako eraikin askok arkitekturaren historiako mugarri izan dira. Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleek egindako lan honek hauen zergatia eta nola eraikiak izan ziren azaldu nahi du, modu honetan biztanle guztiei arkitektura eta ondarea gehiago gerturatu ahal izateko. 

Antolatzailea: ETSA - UPV/EHU

Data

11-01-2018 / 30-01-2018

Ordutegia

Astelehenetik ostilarera: 8:00 - 20:30

Larunbatak: 8:30 -14:30

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara