Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Faisaien uhartea. Denboraren atari bat

Faisaien Uhartea (Île de la Conférence, frantsesez) Bidasoa ibaian dagoen 6.820 metro karratu inguruko uhartexka bat da, Espainiako eta Frantziako estatuak banatzen dituena. Uhartea muga akordio bitxi baten adibide bat da: jabekidetasuna edo kondominioa. Kondominio bat bi herrialdek edo gehiagok batera administratzen duten lurralde bat da. Pentsa daitekeen moduan, era honetako akordio bat aldeen borondate onaren mende dago. Ez alferrik, historian izan diren kondominio gehienek ez dute luzaroan iraun. Nolanahi ere, Faisaien Uharteak, munduko kondominio txikiena eta zaharrena izateaz gainera, badu bakarra egiten duten beste ezaugarri bat: hots, subiranotasuna ez da aldi berean partekatzen, txandakatu baizik. Gaur egun oraindik, 6 hilean behin uhartean egiten den zeremonia baten bidez, Frantziako eta Espainiako indar armatuek subiranotasuna trukatzen dute.

‘Faisaien uhartea. Denboraren atari bat’ izeneko piezak, aurretik Stockholmeko Royal Institute of Arts-en erakutsi dena, sintetizatu egiten ditu kondominio bitxi honetan bat egiten duten pertenentzia, subiranotasun, oroimen kolektibo eta sinbolismoaren dilemak.  

Egilea: Guillermo Sánchez Arsuaga

Data

06-11-2017 / 31-12-2017

Ordutegia

Ostirala: 16:30 - 20:30

Larunbata: 10:30 - 14:30 / 16:30 - 20:30

Igandea: 10:30 - 14:30 / 16:30 - 20:30

Itxita: abenduaren 24an eta 31an; urtarrilaren 6an, 19an eta 20an

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara