Erakusketan Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Sariko epaimahaiak finalistatzat aukeratu dituen hautagaien lana dago ikusgai.
Saria bi urtez behingoa da, eta titulua duela 10 urte baino gutxiago eskuratu zuten arkitektoek parte har dezakete, lanbidea Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenek, bakarka nahiz taldean, edo titulua bertan lortu dutenek.
Sariaren xedea da arkitektura ibilbide gazte bat aitortzea eta, era berean, proiekzio zabaleko ibilbide hasi berri bat sustatzea, eta, horretarako, ezagutzera eman nahi ditu jardun profesional eredugarriak izateaz gain kultura arkitektonikoa sustatu, garatu eta finkatzeko lagungarriak ere badiren ekarpenak. Hortaz, ez da lan zehatz bat saritzen, era askotako lan multzo bat baizik.
Finalisten lanari buruzko erakusketaz gain, aurreikusita dago finalistek hitzaldietan parte hartuko dutela edo/eta erakusketaren bisita gidatuak egingo dituztela, euren lana ezagutzera emateko.
Egilea:
Saria Peña Ganchegui Artxiboak deitu du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin lankidetzan, eta XX. mendeko bigarren erdiko euskal arkitekto nabarmenetako bati zor dio izena; izan ere, Peña Ganchegui Donostiako Arkitektura Eskolaren sortzailea izan zen, eta hainbat lan garrantzitsu egin zituen, hala nola Vista Alegre Dorrea (Zarautz, 1959), Trinitate plaza (Donostia, 1963) eta Tenis plaza (Donostia, 1976), Haizearen Orraziaren aurrealdea.
Sustatzaileak:
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila eta Peña Ganchegui Artxiboa
Komisarioak:
Epaimahaiak aukeratuko ditu finalistak, Peña Ganchegui Artxiboko idazkari teknikoa den Mario Sangallik koordinatuta. Honako hauek izango dira epaimahaiko kideak: Pablo García Astrain, Eusko Jaurlaritzako Arkitekturako zuzendaria; Rocío Peña, Peña Ganchegui Artxiboko zuzendaria, eta gonbidatutako hiru kide, Lluis Clotet, Ángela García de Paredes eta Carlos Quintáns arkitektoak, hain zuzen.