Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Imanolena (Luis Peña Ganchegui, 1964): Aterpe bat Kantauri Itsasoaren aurrean. Rocío Peña eta Mario Sangalli

1964an Luis Peña Gancheguik bere lagun Imanol Beristainentzat diseinatua, Imanolena Etxea Mutrikun dago, herrigunetik kanpo, itsasoa aurrez aurre duen lursail batean. Beristainek aterpe moduko bat nahi zuen, Kantauri Itsasoaren ikuskizunaz gozatu eta itsaso horretan ohikoak diren denboraleetan babesteko. 

Egileak era honetako eraikuntza lanetan (bizitegi pribatua) egin zuen ekarpenik onenari buruzko errelatoa garatzeko, erakusketak uztartu egiten du material originala (zirriborroak, proiektuaren planoak eta eraikin egin berriaren argazkiak) duela gutxi sortutako beste material batzuekin, eraikina ulertzeko aukera ematen dutenak. Azken batean, helburua ibilbide bat erakustea da, proiektuaren hasierako datuetatik abiatuta, aukera emango duena azaltzeko bai proiektuaren hasierako ikuskera bai emaitza, XX. mendeko bigarren zatiko euskal arkitekturaren ikono honi buruzko erreferentzia, interpretazio eta gogoeten bidez aberastua.

Egilea: Luis Peña Ganchegui (Oñati, 1926 – Donostia, 2009)

Madrilen egin zituen ikasketak eta 1960an hasi zen arkitekto lanetan. Erreferente eztabaidaezina Euskal Herriko arkitekto belaunaldi batentzat, haren lanaren ezaugarri nagusiak dira paisaiarekiko sentsibilitatea eta modernitatea eta tradizioa uztartzeko bokazioa.

Sustatzailea: Peña Ganchegui Artxiboa

Komisarioak:

Rocío Peñak eta Mario Sangallik, 80ko hamarkadan egin zituzten arkitektura ikasketak, Bartzelonan. 20 urtetik gora Luis Peñarekin haren estudioan lanean aritu ondoren, gaur egun Peña Ganchegui estudioan jarraitzen dute, eta Peña Ganchegui Artxiboaz ere arduratzen dira. Hala, oñatiar arkitektoaren legatua zaintzeaz gainera, hainbat jarduera antolatzen dituzte legatu hori eta kultura arkitektonikoa oro har zabaltzeko.

Data

06-11-2017 / 28-01-2018

Ordutegia

 

Ostirala: 16:30 - 20:30

Larunbata: 10:30 - 14:30 / 16:30 - 20:30

Igandea: 10:30 - 14:30 / 16:30 - 20:30

Abenduaren 24an, 31an eta urtarrilaren 6an, 19an eta 20an itxita. 

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara