Reflex espazioak Marlon Azambuja artista eta komisarioa gonbidatu du 'Mugan bizi' erakusketaz pentsatzera, Euskadiko I. Arkitektura Bienalaren esparruan.
'Mugan bizi' erakusketa, hasiera batean Madrilgo OTR espaziorako pentsatutakoa, hainbat jatorritako obrak eta artistak biltzen dituen erakusketa da. Mugaren ideiarekin elkarrizketa posible bat sortzea du helburu, hainbat urertzetatik muga horretara hurbilduz. Osatze prozesuan, artistei gonbita egin zieten pentsa zezaten nola erlazionatzen den euren lana mugako pentsamendu honekin, eta, hala, askotariko ikuspegiak eratu ahal izan dira, sortzaileen eskutik zuzenean.
Arkitektura Bienalaren lehenengo edizio honetan, printzipio beretik abiatutako eta erakusketako artista eta obra gehienak gordetzen dituen erakusketa proposatzen dugu, baina kolaboratzaileei dagokienez egokitzapen batzuk eginda, erakusketa leku berrira eta testuinguru berrira hobeto egokitu ahal izateko.
Egileak: Irene de Andrés, Primoz Bizjak, Katherine Fiedler, Donna Colón & Jonathan Harker, Bostjan Pucelj, Maya Saravia, Mauro Vallejo, Gabriela Bettini, Roberto Cardenas, y Maria Cerdá.
Antolatzailea: Espacio Reflex