Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Etxebizitzaren etorkizunari buruzko gogoeta saio batek itxi du MUGAK Bienala, “erabateko arrakastaz burutu dena”, antolatzaileen esanetan

  • Iñaki Arriola sailburuak bereziki nabarmendu ditu "edukia eta publikoak proposamenei eman dien erantzuna”, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren lehen edizioa ixteko egin den jardunaldian.  
  • Donostian egin den jardunaldiak ikuspegi zabal eta panoramiko bat eskaini du etxebizitzaren arkitekturaren egungo joerei eta kezkei buruz, hirien birsortze sozial eta urbanistikoari buruzkoa, besteak beste.  

MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienalaren behin betiko balantzea egiteke badago ere, adostasun zabala dago dagoeneko lehenengo edizioak eman duenari buruz. Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren esanetan, “erabateko arrakastaz burutu da, bai edukiengatik bai publikoak haren proposamenei eman dien erantzunagatik”. Sail hori izan da egitasmoaren sustatzaile nagusia, iazko azaroan hasi eta ‘Etxebizitzaren arkitektura’ izeneko gaurko jardunaldiaz amaitu dena.

Goiz osoan zehar, arkitektura arloko ehun bat profesionalek beren ideien bateratze lana egin dute, gaitzat harturik etorkizuneko etxebizitza. Hitzaldi laburren bidez, hainbat tokitako esperientzien berri eman dute: EAE, Nafarroa, Madril eta Bordele.

Sailburuak eskerrak eman dizkie MUGAK bienalaren antolatzaileei, beren “ahalegin ikaragarriarengatik”, eta erantsi duenez, “Euskadiko Arkitektura Bienalaren ibilbidea hasi besterik ez da egin”. Arriolak aitortu du ez zela erraza izan bienalaren ideia abian jartzea, "jendeak lotu egiten baitu arkitektura eraikin enblematikoekin, diseinu ikusgarriekin eta ‘izar bihurtutako sortzaileekin”. Dena dela, argi gelditu da arkitekturak “baduela dimentsio sozial eta zibiko bat. Gure bizitzaren zati bat da: bizilekuak eraikitzen ditu, eremu bizigarriak; hiria eraikitzen du, eta paisaia”.

Jardunaldia Donostiako Santa Teresa Komentuan egin da, berriki sortu den Euskadiko Arkitektura Garaikidearen Institutuaren egoitzan. 14 hizlariren ekarpenen bidez, sakondu nahi izan da arkitekturak etengabe aldatzen den mundu inperfektu batean duen eginkizunean, eta ikuspegi zabal eta panoramiko bat eman da etxebizitzaren arkitekturaren egungo joerei eta kezkei buruz.

Behin Bienala amaituta, haren txanda hartuko du –sinbolikoki– Euskadin arkitekturaren arloan egingo den hurrengo ekitaldi handiak: atzera begirako erakusketa bat, aurtengo maiatzetik aurrera Bilbon egitekoa dena, ‘Housing the Basque Country. Etxebizitza Publikoa Euskadin’ izenburupean. Bilboko erakusketan, erakusgai izango dira EAEn Gernikako Estatutua onartu zenetik gaurdaino etxebizitza publikoaren alorrean egin diren lan nagusiak. Asier Santas eta Luis Suárez erakusketaren arduradunek eman dituzte ekimenaren gakoei buruzko azalpenak.

Gainera, hiri eraberritzearen arloan eskala txikiagoan egin diren hainbat proiekturen berri ere eman da: hala nola Sestaoko ‘Casa del Arco’ egitasmoa, XIX. mende amaierako langile etxeen adibide ona, goitik behera eraberritu dena. Adibidez, ekonomia zirkularraren irizpideak sartu dira, arropaz aharra erabilita isolatzaile gisa.

Beste adibide bat da Loft Study House programa, beheko solairuak etxebizitza edo apartamentu bihurtzeko egitasmoa. “Ondare lokartuaren aukerak” aprobetxatzen ditu, haren arduradun Cristina Achak azaldu moduan, eta ahalegin berezi bat eskatzen du “domestikotasun erosoa” indartzeko.

Halaber, eraginkortasun energetikoaren alorreko hainbat egitasmo interesgarri ere azaldu dira: adibidez, Visesa sozietatea Bilboko Bolueta auzoan eraikitzen ari den dorreak, ‘passivhaus’ irizpideetan oinarritutako eskala handiko etxebizitza egitasmoa. Ia kontsumorik gabeko etxebizitza hauek gainkostu bat badute ere energia eraginkortasunaren arloan eginiko hobekuntzengatik, 5 urtean amortizatu daitezke.

Jardunaldiaren bigarren zatian, proiektu handi batzuei buruzko xehetasunak eman dituzte (Zorrotzaurre, Bilbon, Txomin Enea, Donostian, eta Coronación auzoa, Gasteizen), gaur egun EAEn martxan dauden hiri berrikuntza eta etxebizitza egitasmo garrantzitsuenak.

Jardunaldiaren hirugarren eta azken zatian, beren ikuspegiak azaldu dituzte arkitektura munduko kritikariek; zehazki, Aurora Fernández eta Javier Mozas ‘a+t’ aldizkariko arduradunek, hiri trinkoaren ideia defendatu dutenak hiri sakabanatuaren aurrean. Beren proposamenen artean, etxe uharte bat okupatzeko 50 modu posible daude, edo 10 motatako etxe, “etxe desiragarria” ezaugarritzen duten arauak aurkitu arte. Gainera, Blanca Lleò arkitektoak ere hitz egin du, Madrildik etorria, zeinaren arabera 2050ean hiru lagunetik bi hirietan biziko diren planeta batean funtsezkoak izango diren “topaguneak”; hots, “etxeak interesatzen zaizkigu, baina baita etxeen arteko espazioak ere”.

Azkenik, Joe Verons arkitektoak (Frantziako Arkitektura Akademiaren 2017ko sariduna etxebizitza sailean) bere lanak erakutsi ditu, zeinen bidez ahalegindu egin baita “eraikin desiragarriak eta aldi berean bideragarriak” eraikitzen; hau da, “ez oso garestiak eta ondo eraikiak”.



Egitaraua prestatzen ari gara