MUGAK Arkitekturako Bienalak ostatu emate eredu berriak aztertuko ditu
1970 Urtarrila 1
I.go MUGAK Arkitekturako Bienala Donostian egingo da azaroaren 6tik urtarrilaren 31arte, eta bertan, biztanleriaren zahartzeak dituen erronkei eta beharrei buruz eztabaidatuko da, hain zuzen ere, etxebizitzaren arloan sortzen diren erronkei eta beharrei buruz. Horiek horrela Bienalak aztertuko ditu adinekoentzako bizitzeko toki ezberdinak eta ostatu emate eredu berriak. Eta jardunaldia segidako erakundeek antolatzen dute: Donostiako Udalak, Matia Instituto Gerontologikoak, EHUko Goi Mailako Arkitektura Eskolak eta Arkitekturaren Bienalak. Helburua da, ostatu ematea aztertzea hainbat ikuspegi ezberdin kontuan hartuta, eta betiere, biztanleriaren zahartzearen testuinguruan.
Donostiako alkate Eneko Goiak eta Arkitekturako Bienalaren komisario Pedro Astigarragak adostu dute jardunaldi horiek, hain zuzen ere, azaroaren 9an eta 10ean egingo diren jardunaldiak, Miramar Jauregian egingo den Arkitekturaren nazioarteko bileraren egitarau ofizialaren barruan egitea.
Eta jardunaldian, besteak beste, segidako gaiei buruz eztabaidatuko da: Ohiko etxebizitzaren egokitzea, bizikidetza kolaboratiboaren eredu berriak, zahartze-moduak eta adineko pertsonen dibertsitatea etxeibizitza-politiken plangintzetan nola uztartu, oztopo arkitektonikoak hirgintza-plangintzak bizi-itxaropena kontuan hartuta, edo mendekotasunak eta hauskortasunak suposatzen duten oztopoa.
Horiek guztiak aztertzeko hainbat mahai inguru eta hitzaldi egingo dira. Eta bertan, hainbat profesional eta adituek aztertuko dituzte Europako ereduen eboluzioa, zahartzaroan etxebizitza baten esanahia, eta Arkitekturak aldaketa demografiko eta sozialetara egokitzeko duen beharra. Era berean, aztertuko dira etxebizitza kolaboratiboen proiektuak edo zuzenbide- zein finantziazio-tresnak etxebizitza-parkea aldaketa demografikora egokitzeko. Bigarren egunean, adinekoentzako etxebizitzen gaineko Europako iparraldeko eredua ezagutzeko aukera egongo da, eta EHUko Goi Mailako Arkitektura Eskolaren lanak eta hausnarketak jasoko dira etxebizitza eta zahartzaroari buruz. Azkenik, etxebizitzen gaineko politika publikoak eta zahartzen doan gizartearen aurrean gizarte-etxebizitzen gaia aztertuko dira.
Jardunaldian, besteak beste, honakoek parte-hartuko dute: Marc De Rooij arkitektoa - arkitekturaren garrantzia aldaketa demografikoaren aurrean -, eta Danimarkako Aalborg Unibertsitateko arkitekto Lone Sigbrand - dementzia duten pertsonentzat egokitutako asistentzia-zentroen diseinuan aditua - dira azpimarragarrienak. Halaber, parte hartuko dute, Paz Martínek, Pablo Garcia Astrainek, Andres Labellak, Alex Mitxelenak, Heitor García Lantaronek, Mayte Sanchok eta Diego Herranzek.
Erakusketa
Jardunaldiekin batera, Koldo Mitxelena Kultur Guneak ‘ENvejezando’ erakusketa hartuko du, hain zuzen ere, Paz Martin arkitektoaren ikerketa-proiektuaren gaineko erakusketa.
Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, jardunaldi hauek Arkitekturako Bienalaren barruan sartu izanak erantzuten diola Udalak sustatzen duen Donostia Lagunkoia programaren lan-ildoari. Eta gogorarazi du, Donostia Lagunkoiaren helburua dela hiri atseginagoa egitea adineko pertsonentzat.
Horiek horrela, Goiaren ustez, egokia eta beharrezkoa da arkitektoek eta adituek eztabaidatzea, aztertzea eta irtenbideak bilatzea hirigintzaren eta hiria sortzearen ikuspegitik biztanleriaren zahartzea kontuan hartuta.
Horrenbestez, Donostiako alkateak honakoa esan du: "Donostiak kontuan hartzen ditu hirian bizi diren adineko pertsonak. Horregatik, Arkitekturako Bienalean egingo den azterketa sakon honek etxebizitzaren arloan hurrengo 20 edo 30 urteetan izan ditzazkengun arazoen gaineko irtenbideak sendotzen laguntzeko balioko du".