Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

“Pertsona nagusiak ez dute zahar-egoitzetan bizi nahi”, dio envejezANDO erakusketaren sortzaileak

  • Donostiako Koldo Mitxelenan lau erakusketa berri ireki dira gaur MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren egitarauaren barruan
  • Paraguayko Solano Benítezek eta Gloria Cabralek adreiluaren inguruko berrikuntzak defendatu dituzte eraikin merkeagoak sortzeko materialak birziklatzeko

 

Koldo Mitxelena Kulturunean, gaurtik hasita, ikusgai izango dira lau erakusketa berri MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren egitarauaren barruan. Haien artean envejeZANDO erakusketa, gero eta bizi itxaropen handiagoa duten gizarteetako hirigintza eta arkitekturaren inguruko hausnarketa egiten duena.

Donostiako Udalak eta Matia Fundazioak sustatuko erakusketa hau, egun hauetan Gipuzkoako hiriburuan antolatutako Mugak Arkitektura Bienalean kokatuta dago eta abenduaren 9ra arte egongo da irekia.

Paz Martín Rodríguez da komisarioa, eta biztanle piramidearen bilakaera egun zer den eta etorkizunean zertan izango den aztertzeko gogoetak biltzen ditu, bai eta botere publikoek aldaketei eragiteko erabaki beharrekoen ingurukoak ere, arkitektura eta hirigintza abiaburu, etorkizuneko hiriei erantzuteko. Martínek erakusketaren aurkezpenean adierazi du: “pertsonek ez dute zahar-egoitzetan bizi nahi”.

Hiri-irisgarritasuna, etxebizitzetako barne egokitzapena edo adinekoentzako bizitegi aukera kolektiboak dira envejzANDO erakusketak lantzen dituen alorretako batzuk.

Beste hiru erakusketa

UPV/EHUko 5. mailako 60 ikaslek Gipuzkoa Brut erakusketa sortu dute, probintziako eraikin brutalistei balioa emateko (azaroaren 8tik abenduaren 9ra). Brutalismoa 50eko, 60ko eta 70ko hamarkaden artean gora egin zuen mugimendu arkitektonikoa izan zen, eta ageriko hormigoizko egitura handiak erabiltzea zuen ezaugarri nagusi. Gainera, Bordeletik etorritako Ondare fabrika erakusketak Bordeleko Port de la Luneren kasua -2007an UNESCOren babesa lortu zuen- aztertzen duen esposizioa da. Erakusketako antolatzaileak l´école nationale supérieure dárchitecture et de paysage de Burdeaux (ensapBx) eta Bordeaux Patrimoine Mondial, Centre d´interprétation de lárchitecture et du patrimoine (CIAP) de Bordeaux dira eta UPV/EHUrekin elkarlanean ekarri dute Donostiara.

Azkenik, COAVNek Koldo Mitxelenan bere 2016ko sariak aurkeztu ditu.

Adreilua berrikuntzarako aukera bezala

Solano Benítez eta Gloria Cabral, Paraguaytik etorritako arkitektoak, Miramarren azaldu dute haiek asmatu duten modua adreilua erabiltzeko. Gaur goizean haien hitzaldian frogen bitartez eta materialak birziklatuz proiektu berritzaileak nola sortu ahal diren aurkeztu dute.

Adreilua erabiliz, defendatu dute, eraikin batek behar duen diru gastua erdira jaistea posible da. Haien diseinuetan, behera botatako eraikinen adreiluak erabiltzeko gai direla adierazi dute, birziklapena muturreraino eramanez.

Cabralek eta Benitezek haien lurraldearen eta hizkuntzaren (guaranía) balioa goraipatu dute: “gure herriko, Paraguayko, materialak erabiliz ohitura berriak sortzeko, eraikitzeko, eta gauzei zentzu berria aurkitzeko ahalmena lortu dugu”. Miramarren aurkeztu dituzten proiektuen artean, 2015ean Veneziako Bienalerako sortu zuten eraikinaren xehetasunak plazaratu dituzte.

MUGAKen bihar ostegunerako programa:

MUGAKek jarduera ugarirekin jarraitzen du bere inaugurazio-astearen barruan. Bihar, osteguna, ‘Etxea zahartzen ari den gizarte batean’ jardunaldiei emango zaie hasiera, Donostia Lagunkoia elkarteak, Matia Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako jardunaldiei, MUGAK Bienalaren barruan. Programa Miramar Jauregian garatuko da azaroaren 9an eta 10ean (osteguna eta ostirala, hurrenez hurren), eta ospe eta izen handiko dozena bat adituk egindako beste hainbeste ponentzia bilduko ditu, aditu horietako zenbait Herbehereetatik, Danimarkatik edo Alemaniatik etorriko direlarik.

Goizean Miramar Jauregian programatutako hitzaldiak dira nabarmentzekoak, halaber: Oxfordeko Unibertsitateko irakasle Igor Calzada ‘Ilusioaren, utopiaren eta ametsen erdian: euskal hiri-eskualdearen, smart citien eta hiri-ekintzailetzaren gainjarritako errealitateak’ hitzaldiarekin (10:15h); Alain Tavés-ek, Le Corbusier-en estudioko bizirik dagoen dizipuluetako batek, MUGAKeko bertaratuei erakutsiko dizkie Zuricheko Pabiloi ezagunaren barrenaldeak (11:15h); eta ‘Palacio Miramar, 125 años de historia’ liburuaren aurkezpena, Lola Horcajo-ren eta Juan José Fernándezen eskutik (12:30h).

Gainera, Bienalaren egoitza nagusian beste hitzaldi batzuk ere izango dira arratsaldean: Anna i Eugeni Bach (15:30h), Elisa Valero (16:00h) eta María González eta Juanjo López (16:30h). Beste hitzaldi interesgarri batekin amaituko da jardunaldia, François Chastanet arkitekto frantziarraren eskutik; diseinatzailea eta irakaslea da Bordelen, eta ‘Les ècritures urbaines, du graffiti à la signalètique architectaturale’ izenburuko hitzaldia emango du (19h).

Bestalde, 11:30ean, Museum Cemento Rezola gunean irekiko da Elisa Valeroren ‘Concrete Work’ erakusketa, Granadako arkitekto horrek hormigoiak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko egindako obra.



Egitaraua prestatzen ari gara