Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Museum Cemento Rezolak Elisa Valeroren ‘Concrete Work’ erakustaldiaren bidez arkitekturarengana hurbiltzen da

Museum Cemento Rezola, eragile kultural gipuzkoarrak, ‘MUGAK’ I Nazioarteko Arkitektura Bienalean parte hartuko du museoan bertan egingo den erakusketa baten bidez: Elisa Valeroren ‘Concrete Work’. 

Erakustaldi horretan ikusi ahal izango da Granadako arkitektoak landutako esperimentazio eremu bat, betoi armatua, alegia. “Hasi zenetik eta azken 20 urteetan zehar, Elisa Valeroren arkitektura-ikasgela, etorkizun hobeago baten itxaropen nekaezinetik sortutakoa, hausnarketarako eta ekintzarako gunea izan da”, museoan azaltzen dutenez.

Aldiz, Museum Cemento Rezolaren ibilbidearen ezaugarria hau izan da “balioko edukiak sortu eta eskaini ditu arkitekturaren arloan, askotariko ikuspegietatik eta hainbat espezialistarekin elkarlanean”. Alde horretatik, arkitekturarekin izandako elkarrekintza nabaria da: “Berriz ere diziplina honetara hurbiltzen gara ikuspuntu integratzaile batekin, gizartearekiko, ingurunearekiko eta bizitzarekiko harremana eta konpromisoa azpimarratuta”.

Museoan irizten dutenaren arabera, Elisa Valeroren erakustaldiak publiko guztiak erakar ditzake. “Arkitektura egunerokotasunean presente dagoen diziplina da. Elisa Valeroren obra gaur egungo eta etorkizunerako lana da. Erakusketa honetan aurkeztutako lana  hainbat proiektu abian dituen ikerketa-ildo baten abiapuntua da. Elisaren ikasgelan lanean jarraitzen dute uste sendo honekin, denen eskura iristen den arkitektura gizatiarrago baten bidez gizarte justuago bat gauzatuko dela”. 

‘Concrete Work’ erakusketa “hamar lanek osatzen dute non betoiaren aukerak eta horren optimizazioa ahalbidetzen dituzten eraikitzeko sistemak ikertzen baitira. Azken lana azalpen-panela bera da, 180x180ko xafla bat bi aldiz tolestua, zentimetro bateko lodiera eta goi-mailako ezaugarriak dituen betoizkoa, FYM- Heildelberg Cement-ek egina”, museoan esaten dutenez. 

Eta honela jarraitzen dute: “Ikerketa hori 1996an hasi zen ‘Manantiales’, Felix Candelaren lanik nabarmenena, berriztatu zenean. Horrekin Mexikon bide berri bati ekin zioten non, alde batetik, egituraren diseinuari eta, bestetik, arrazionaltasuna eta baliabideen ekonomiaren aldeko material berriak garatzeko industriaren aukerei erreparatzen baitzieten. Horrez gain, mende honetan ingumenaren eta jasangarritasunaren inguruko ardura piztu da. Gaur egun, kontsumoko materiala eta energia murriztea onura ekonomikoa izateaz gain, betebehar etiko bilakatu da gure planeta txikian bizi garen guztiontzat”.

Museum Cemento Rezolako arduradunentzat ‘MUGAK’ diziplinen arteko egitaraua “non arkitektoek ez ezik soziologoek, idazleek, museoek, arte-guneek eta bestek parte hartuko duten, biderik egokiena da Bienalak bere xede bat lor dezan: arkitektura gizartearengana gerturatu dezan”. 



Egitaraua prestatzen ari gara