Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Sou Fujimoto: “Natura eta arkitektura konektatuta daude, fusionatu eta bata bestearen barnean sar daitezke”

  • Arkitekto japoniarrak MUGAK Bienalaren inaugurazio-astea itxi du eta nazioartean ospea eman dioten bere proiektuetako batzuk errepasatu ditu.
  • Asteburu honetan ‘A fine line: Scenarios of bordering conditions’ tailerrak jarraitzen du, gatazkagunetan kokatuta dauden mundu osoko 13 arkitektura-estudiotatik bidalitako materialarekin.

 

Sou Fujimoto arkitektoak barnealde eta kanpoaldearen arteko, naturaren eta arkitekturaren arteko dikotomiaren balioa azpimarratu du. Miramar Jauregian gaituta zeuden aretoak bete dituzten ehunka lagunen aurrean emandako hitzaldi batean, zeinarekin MUGAK Euskadiko I. Nazioarteko Arkitektura Bienalak bere inaugurazio-astea itxi duen, Fujimotok zera azpimarratu du: “natura eta arkitektura konektatuta daude, fusionatu eta bata bestearen barnean sar daitezke”.

Arkitektoak profesionalei eta ikasleei kontatu die “espazioen izenetatik liberatuta aukera gehiago ditugula gauzak ipintzeko” eta, azken batean, “espazioaren funtzioak eta bertan pertsonek duten portaera berriro definitzeko”. 

Sormena sustatzeko modu horretaz gain, azpimarratu du asko atsegin duela “proiektu bat egiten dudan lekuko tradizioak errespetatzea eta alderdi garaikide baten ekarpena egitea”. Fujimotok L’Arbre Blanc proiektuari dagokionez zera adierazi du: “ohiko elementuak erabili ditzakezu, balkoiak eta eraikin-blokeak, adibidez, tipikoa den zerbait, eta erabilera atipikoarekin erabiltzea klasikoa den zerbait aldi berean erabat desberdina izan dadin”.

Eman duen hitzaldian bere proiektuetako batzuk errepasatu ditu, txikienetatik hasiz, adibidez kristalezko hormak dituen eta lorategi batera begira dagoen bainugela bat (“bainugela publikoa da baina era berean zerbait oso pribatua dauka, alderdi kontrajarriei eta horiek bateratzeko dugun moduari buruzko lan bat da”), eta neurri handiak dituztenekin amaituz, adibidez, azkenik gauzatu ez zen Souk Miragekoa, 1,2 kilometroko distantzia duen eta barnealdean laku bat duen espazio bat.

Dementzia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko erronka

‘Etxeak zahartzen ari den gizarte batean’ jardunaldien bigarren eguna gaur amaitu da hainbat herrialdetako ekimenen berri eta egungo erronken berri eman duten sei hizlarirekin.

Danimarkako Etxebizitza Ikertzeko Institutuan (Kopenhageko Unibertsitatea) lan egiten duen arkitekto Lone Sigbrandekek zera azpimarratu du: “nire herrian gizarte-erronkarik handiena guztira bost milioi biztanleren artean 80.000 lagunek baino gehiagok dementzia dutela da; % 25ek bakarrik dute plaza bat egoitzaren batean, espazio horiek denontzako ezin ditugu eraiki, baina euren etxebizitzak egokitu ditzakegu”. “Diseinuaren eta arkitekturaren bitartez seguru sentitu daitezen ziurtatu, euren nortasuna babestu eta atsegin dutena egin dezaten lortu behar dugu”, adierazi du. “Pertsona gisa nolakoa zaren azaltzen du etxeak; egoitza batera lekualdatzen zarenean ingurune fisikoaren kontrola eta banakotasuna galtzen dituzu; garrantzitsua da eskala txikitan sentitu dezatela kontrola badutela, espazioan euren urratsa utzi dezaketela, eta espazio horietan lehendik zuten bizitza errekonozitzea”, adierazi du Sigbrandek; “batez ere, oso garrantzitsua da ospitaleei eta asistentzia-aparatuei lotuta dauden elementuak alde batera uztea”.

“Helduentzako arkitekturako oso adibide onak daude eta horiek gauzatu dituzten oso arkitekto onak daude; badirudi diseinu ona alojamendu mota horrekin ez datorrela bat, eta hori ez da egia”, azaldu du Heitor García Lantarónek; “bizitza osorako etxebizitzak behar ditugu”. “Pentsatzen badugu hiriek denontzat izan behar dutela, zergatik jarraitzen dugu herritar talde jakin batzuentzako etxebizitzak diseinatzen?”, galdetu du Kopenhagetik etorritako arkitektoak.

Andrés Labella abokatuak, formula alternatiboak bilatzeak maila juridikoan dituen posibilitateei buruzko pistak eman ditu, batez ere etxebizitzaren finantzaketan, adibidez banku etikoa, ‘crowdlending’ eta ‘crowdfunding’ deitutakoak, eta erosketa- edo alogera-ereduarekiko alternatibak.

MUGAKen egitaraua astebururako eta astelehenerako:

Inaugurazio-aste trinkoa amaitu ondoren, asteburuan eta astelehenean MUGAKen jarduerek aurrera jarraituko dute, urtarrilaren 31ra arte luzatuko den egitarauaren barruan.

Ostegunean hasi zen ‘A fine line’ tailerrak Tabakaleran jarraituko du lanean, 10:30etik 20:30era larunbatean eta 10:30etik 13:00etara igandean. Mundu osoko arkitektoek ekarritako mugako 16 ideia birbisitatzen ditu tailerrak, eta jarraian parte-hartzaileek, lankidetzan jardunez, ikus-entzunezko proiekzio bat sortuko dute ideia horietatik abiatuta.

Gainera, asteburuan ere Miramar Jauregiko erakusketak bisitatzeko aukera izango da, ‘RCR Arquitectes: Sormen partekatua’ erakusketa buruan, eta hori betiko ordutegian, hau da, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. Datorren astetik aurrera, Bienalaren egoitza nagusiko hamar erakusketak ostiraletan (16:30-20:30) eta larunbat eta igandeetan (10:30-14:00 y 16:30-20:30) bisitatu ahal izango dira.

Bienalaren beste egoitza batzuek (Tabakalera, ETSA-EHU/UPV, Koldo Mitxelena eta San Telmo Museoa) eta hiriko bost galeriatan (Ekain, Kur, Vetus Art, Altxerri eta Arteko ) barrena doan ibilbide artistikoak ere irekiko dituzte ateak asteburuan eta astelehenean, hainbat erakusketa erakusgai jartzeko. MUGAKen webgunean kontsulta daiteke erakusketa horien guztien ordutegia: www.mugak-bienalsansebastian



Egitaraua prestatzen ari gara