Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Tokiko enpresen eta ospe handiko nazioarteko arkitektoen arteko lankidetza adibideak erakutsiko ditu Habic Klusterrak

Habic Klusterrak hainbat ekintza aurreikusiak ditu Euskadiko I. Nazioarteko Arkitektura Bienalean izango duen parte hartzean. Euskadiko Ekipamendu, Diseinu eta Egur enpresak biltzen dituen elkarte honen helburua da, besteak beste “gizarteari jakinaraztea Euskadin badela ekoizpen sektore bat kalitatezko arkitekturarekin eta diseinuarekin lotua, gure industria ehunaren ‘know-how’ ezagutzak era guztietako mugak gainditu dituela eta gaur egun besoz beso ari dela lanean kontinente guztietako arkitektura estudioekin.

Horren harira, enpresekin batera lanean ari den nazioarteko esparruetan Bienala ezagutzera ematen lagunduko du Habic Klusterrak. “Tokiko enpresek ospe handiko nazioarteko arkitektoekin batera aurrera eraman duten lankidetzaren adibide enblematikoak erakutsiko dira Bienalean”, adierazi du Xabier Pérez de Arenazak, Habic elkarteko proiektu koordinatzaileak. Gainera, argazkigintza eta arkitektura erakustaldia egingo du klusterrak, obraren egile Jorge Allende argazkilariak egingo duen aurkezpenarekin batera, eta honekin lortu nahi dutena da “balio handiagoa ematea azken urte hauetan protagonismo handiagoa lortu duen diziplina horri”. Azkenik, Habic klusterrak, Donostiako arkitektura eskolarekin elkarlanean, ikasleek azken ikasturtean egindako pabilioi bat instalatuko du Bienaleko sarrera gisa, eta baita beste pabilioi bat ere, barruan ezarriko dena, bertan beste era bateko jarduerak eskaintzeko.

Habic-en ustez beren proposamenek “harrituta utziko dituzte bildutakoak, seguruenik gure sektorearekin loturik egongo baitira, edo egon izan baitira, horretaz ohartu ere egin gabe”. Horren harira, hauxe adierazi dute “bildutakoek ikusiko dute tokiko ehunaren presentzia oso nabarmena dela arkitekturan, eta proiektu enblematikoekin loturiko kontuak ezagutu ahal izango dituzte”. Bestalde, adierazi dutenaren arabera, “gure inguruko obra enblematikoei buruzko ikuspegi interesgarriak erakutsiko ditu argazki erakusketak, eta horri esker ezagutuko dugu argazkilariaren ikuspuntua eta arkitektura esparrua 2 dimentsiotan nola erakutsi”.

Pérez de Arenazaren ustez 'MUGAK' ekimenaren ospakizunak “funtsezko eginkizuna du arkitekturaren esparrua jendeari zabaltzeko. Urri dira diziplina honetaz informatzeko baliabideak, eta gehienak espezializatuak, eta horrenbestez, esparru beraren barnean jarduera espezializatuekin batera jarduera orokorrak eskaintzeko gauza den foro bat biltzea oso baliagarria izan daiteke diziplina hau herritarrei hurbiltzeko. Horren harira, hauxe adierazi du halaber “saihetsezina da pertsonen arkitekturarekiko harremana, eta horrenbestez, ulertarazi behar da etorkizuneko joerak, eztabaida ildoak eta erronkak zein diren jakitea funtsezkoa dela gizartean aurrera egiteko. Zabala bezain ugaria da Bienalak planteatutako programa, eta horrenbestez, edozeinek aurkituko du bere jarduera txokoa haiekin gozatzeko”.



Egitaraua prestatzen ari gara