Igor Calzada (Donostia, 1975) akademikoa da (irakaslea, ikertzailea eta aholkularia/ekintzailea) Oxfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), eta hirien zein eskualdeen orainean eta etorkizunean eragina duten hiri eraldaketak eta eraldaketa politikoak ikertzen ari da.
Era berean, Hiri Iraunkor Globalei buruzko Masterreko irakaslea da, Strathclydeko Unibertsitatean (Glasgow, Erresuma Batua); Bruselako (Belgika) Vrije Universiteit Unibertsitatean, berriz, ikertzaile elkartua da. Era berean, RSAko (Regional Studies Association) kide aktiboa da, eta hark emandako saria jaso du.
Aurretik, Birminghameko (Erresuma Batua) Aston University Unibertsitatean egin izan du lan, bai eta Nevadako Unibertsitatean (AEB), Helsinkiko Unibertsitatean (Finlandia), Malmöko Unibertsitatean (Suedia), Islandiako Unibertsitatean (Islandia) eta Mondragon Unibertsitatean (Euskal Herria) ere.
Gaur egun, ‘smart cities’-ei eta eskualdeko politikei eta gizarte berrikuntzari buruzko aholkulari lanak egiten ditu Europako Batzordearentzat, Europako hainbat eskualderentzat, enpresentzat, GKEentzat eta erakundeentzat.
Translokalen sortzailea da Calzada; alegia, hirien/eskualdeen arloan eta politika aplikatu zein konparatuan nazioarteko zientzia ezagutza eskualdatzeko/trukatzeko bokazioa duen spin-offaren sortzailea.
Nazioarteko zientzia artikuluen eta liburuen egilea da. Nazioarteko hizlaria izan da eta da, oraindik ere, Txinan, Indian, Hegoafrikan, Errusian, Brasilen, Europan, AEBn, Latinoamerikan, Afrikan...