Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

María González y Juanjo López - Sevilla

Sevillan eta Parisen ikasi ostean, Maríak eta Juanjok SOL89 sortu zuten 2004. urtean; hala, beren estudioan, ikerketa, irakaskuntza eta lanbidea uztartzen saiatzen dira. Urte hauetan proiektu garrantzitsuak egin eta hainbat aintzatespen jaso dituzte: 1. Wiener Berger saria (Austria, 2014), 1. Grand Prix Européen d’architecture Philippe Rotthier saria (Belgika, 2014), Arkitektura Gaztearen 1. Enor saria (Espainia, 2014) eta Chicago Athenaeumek emandako Europako arkitekto gazteentzako 40under40 saria (AEB, 2015).

Finalista eta saritu izan ziren 2014ko eta 2016ko Espainiako Hirigintza Bienaletan, eta Mies van der Rohe sarirako izendatu zituzten 2015ean. Bestalde, Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako XV. Bienaleko Espainiako Pabilioiko kide izateko aukeratu zituzten 2016an.

Sevillako Arkitektura Eskolako irakasle dira eta haien lana arkitektura pentsamenduaren hedapenera zabaltzen da beren editore jardunaren bitartez, aldizkari espezializatuetan hainbat lan argitaratuta. Zenbait topaketa ere zuzendu dituzte; besteak beste, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen arteari eta arkitekturari buruzko 2013, 2016 eta 2017ko Acciones Comunes mintegia. Proyectos Encontrados (Recolectores Urbanos, 2012) eta El dibujo del mundo (Lampreave, 2014) liburuen egile dira.



Egitaraua prestatzen ari gara