Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Juan Mera - Toledo

Juan Ignacio Mera arkitekto doktorea da Madrilgo ETSAM Arkitektura Eskolan, eta Arkitektura Proiektuen irakasle titular Toledoko UCLM Arkitektura Eskolan.

Gaur egun Toledoko EAT Arkitektura Eskolako zuzendari da.

Bere ibilbidean honako eginkizun hauek izan ditu Merak:

  • Proiektu irakasle ETSAMen, 1992 eta 2010 artean.
  • Toledoko Eskolak argitaratzen duen MAET aldizkariaren zuzendari 2010 eta 2015 artean.
  • COAMeko Konferentzia eta Erakusketen kide presidente 2002 eta 2006 artean.
  • Sin Marca aldizkariaren sortzaile eta editore.

Merak hainbat sari jaso ditu arkitektura lehiaketetan; ondorioz, honako hauek egin ditu: Madrilgo Embajadores eraikina, Loranca dorreak, etxebizitzak Mirasierran (2005eko Veneziako Bienalean erakutsiak) eta Villafranca de los Barroseko ostatua, guztiak ere herrialdeko edo nazioarteko aldizkarietan argitaratuak.

Gainera, epaimahaikide izan da Espainiako eta nazioarteko hainbat arkitektura lehiaketatan.

Arkitekto gisa jarduteaz gain, margolari gisa ere aritzen da, eta hainbat erakusketa egin ditu jardunbide horretan.



Egitaraua prestatzen ari gara