1959ko irailetik 1965eko irailera bitarte: Le Corbusierrekin lan egin zuen Parisko Rue de Sèvres kaleko 35. zenbakian. Hainbat proiekturen azterketan eta garapenean parte hartu zuen, eta horietako batzuen arduradun izan zen, honako hauena, adibidez: Estrasburgoko Kultura Etxea eta Kongresu Jauregia eta Olivetti etxearentzako fabrika eta ikerketarako eraikinak.
1965eko urria: Tavés-Rebutato Arkitektura eta Hirigintza Lantegia sortu zuen, Robert Rebutatorekin batera. Egindako lanen artean, hauek nabarmen daitezke:
1966-1967: Le Corbusierrek Zuricherako egin zuen 'La Maison de l´Homme' obraren egikaritze planoak eta zuzendaritza. (Lan horri Le Corbusierrek Zuricherako egindako Pabiloia ere esaten zaio)
1968-1972: ARCS 1600 eski estazioa proiektatzen eta egikaritzen parte hartu zuten. Eski estazio hori Ondarean inskribatuta dago.
1976: ALGOE erakundearen egoitza soziala eta bulegoak, Ecyllyn (Rhône departamentua). Obra hori Ondarean inskribatuta dago.