Anna & Eugeni Bach diseinuaren espektro zabal bat lantzen duen arkitektura estudioa da, eta hiriko eskalatik etxekora eta barne diseinutik industrialera doan guztiaz arduratzen da. Berriki jaso dituzten aintzatespenen artean, nabarmentzekoak dira 2015eko Mies van der Rohe sarietarako izendapena, 2014ko FAD Saria eta Nazioarteko Iritziaren FAD Saria, eta 2014ko Barne Diseinuko Iritziaren FAD Saria. Horretaz gain, finalistak eta hautatuak izan dira FAD sarien beste edizio batzuetan, baita Iberoamerikako Bienalean eta Arkitektura eta Hirigintzako Espainiako Bienalean ere. Estudioaren lana Veneziako Bienalaren azken edizioko Espainiako Pabilioian jartzeko hautatu zuten.
Anna Bach proiektu irakaslea da EINAn (UAB), eta Eugeni Bach ETSABen (UPC) eta ETSALSen (URL), Bartzelonan.