Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Mercedes Fernández Urcey

Hirigintzako espezialitatea du (Nafarroako Unibertsitatea) eta Eraikuntzan eta Iraunkortasunean aditua da (Madrilgo Unibertsitate Europarra). Hainbat urtez liberal moduan aritu eta gero, 2007an Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzan hasi zen lanean.

Harrez geroztik, hainbat ekimenetan parte hartu du, zuzenean eta/edo koordinatzaile moduan, hala nola, Etxebizitzak Iraunkortasun Irizpideen arabera Eraikitzeko Gidaliburuaren azken edizioan (bizitoki-eraikinak eta birgaikuntza), jabeen erkidegoentzako birgaikuntzarako laguntza-lerroak garatzean (energia-eraginkortasunaren sustapena eta Revive plana), Euskadiko Berrikuntza eta Industrializazioko Foroaren eraketan (Eraikune eraikuntzaren klusterraren hastapena izango zena), EAEko Auzoetako Ahultasunei buruzko Azterlanean, Eraikuntza Jasangarriaren Ibilbide Orria (Bultzatu 2015) sustatzean, energia sortzen duten eraikinak egiteko esperientzia pilotuak egiten (Intxaurrondo, Lutxana…), e.a.

2015ean, Eusko Jaurlaritzako Baliabide Orokorren Zuzendaritzan bi urte eman ondoren, Etxebizitza Zuzendaritzara itzuli zen, EITeak eta Irisgarritasuna Sustatzeko Arloaz arduratzeko eta, gainera, aholkularitza teknikoa ematen dio Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari.



Egitaraua prestatzen ari gara