HEMEN ETA ORAIN hitzaldiaren hizlariak
Marjan Hessamfar eta Joe Vérons arkitektoek arkitektura estudio bat sortu zuten Bordelen, 2004an, baina 1998an hasi ziren elkarrekin lan egiten. Gaur egun, 11 arkitektok eta merkataritza garapeneko 2 zuzendarik osatutako talde bat zuzentzen dute, eta Parisen ere badute bulego bat. Proiektu bakoitzaren lehen diseinu faseetatik ezartzen dute ingurumen kalitatearekiko hartua duten konpromisoa, arkitekturak inguruan duen paisaia errespeta eta susta dezan.