AURORA FERNÁNDEZ PER kazetaria da, eta JAVIER MOZAS, berriz, arkitektoa eta urbanista. Bien artean sortu zuten a + t architecture publishers argitaletxea, 1992an, eta A+T aldizkariaren editoreak izan dira urte horretatik gaurdaino; era berean, 2011n a + t ikerketa taldea sortu zuten, zeinaren helburua baita hiri trinkoa sustatzea ikerketaren eta azterketaren bidez. Horrez gainera, argitalpen ugari egin eta editatu dituzte, hala nola ‘Densidad sobre vivienda colectiva’ izeneko bilduma.