Luis Suárezek eta Asier Santasek arkitekto elkartu gisa dihardute lanean, 2003. urteaz gero, SUÁREZ SANTAS ARQUITECTOS bulegoan. Euren ibilbidean hogeitik gora sari irabazi dituzte arkitekturako lehiaketa nazional zein nazioartekoetan; berrienak, 2016. urtean: Espainiako XIII. Arkitektura eta Hirigintza Bienalaren Saria, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Saria, Bilbon egindako Auzo Factory Irazábal-Matiko obragatik. Era berean, Espainia ordezkatu zuten Veneziako Nazioarteko XV. Arkitektura Bienalean.