Tabakalerako Basque Living espazioak Granadako Martínez y Soler arkitektura estudioa gonbidatu du urriaren 26an arkitektoekin, diseinatzaileekin, enpresekin eta sektoreko zeharkako beste eragile batzuekin egingo den bazkarira. Arkitekto entzutetsu horiek Alhambrarako sarbidean egin duten esku-hartzea aurkeztuko dute, bertan jarri baitira monumentu multzora sartzeko informazio puntuak.
Lan hori 2002an gauzatu zuten, eta oraindik interes handia pizten du, tokia lantzeko moduagatik eta erabilitako forma nahiz materialengatik. Plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da izena ematea (doan).
Antolatzailea: Habic
Agazkia: Martínez y Soler