Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Francisco Martínez Manso - Granada

Francisco Martínez Manso (1954, Granada). Arkitekto honek Sevillako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eskuratu zuen titulua, 1980an.

Granadan du estudioa, eta bertan dihardu lanean 1983az geroztik. Ekialdeko Andaluziako Arkitektoen Elkargo Ofizialak argitaratzen duen AQ Arquitectura aldizkariko zuzendarikide izan zen 1988tik 1992ra bitarte. 1996. urteaz geroztik, Arkitekturako Proiektuak irakasgaia irakasten du Granadako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. 1987tik Rafael Soler Márquezekin batera lan egiten du. 

Proiektuak egin eta obrak zuzendu ditu, bai erakunde ofizialek eskatuta, bai sustatzaile pribatuek aginduta, eta hainbat arlotan esku hartu du: ondare historikoaren zaharberritzea eta leheneratzea; administraziorako eraikinak, eraikin kulturalak, industriarako eraikinak, hezkuntzarakoak eta kiroletakoak; bizitegi guneak; hiri diseinua eta barne diseinua, eta hirigintzako lanak.  Hark egindako hainbat lan saritu egin dituzte, baita argitaratu edo erakusketetarako hautatu ere.

Graduondoko zenbait ikastaro eta monografiko egin ditu hainbat gairen gainean, eta hitzaldiak eskaini ditu hainbat ikastaro eta jardunalditan.

Argazkia: Martínez y Soler



Egitaraua prestatzen ari gara