Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Hitzaldiak

Etxeak zahartzen ari den gizarte batean jardunaldiak

JARDUNALDIEN SARRERA BETETA DAGO

Dagoeneko “Longebitatearen iraultza”tzat ezagutzen den honek erronka berriak ekarri dizkie gizarte garatuei, eta hiriek horiei aurre egin beharko diete berehala. Etxebizitzarekin lotutako alderdiak funtsezkoak dira pertsonei bizitza erraztuko dieten espazioak sortzeko, eta, hori dela eta, ondo zehaztu behar da zer egoera eta zer behar izango duen hemendik 20-30 urtera euskal gizarteak, daraman zahartze bidea kontuan izan eta alde horretatik izango ditugun erronkei egokiago aurre egiteko.

Badugu modurik “bizitza osorako etxebizitzei” buruzko araudi batzuk sustatu, denentzako diseinu edo diseinu unibertsal batean oinarritutako etxebizitza batzuk izateko, mendetasun egoerarik izaten bada haiei erantzuteko aukera ematen dutenak, eta, hartara, eraikuntza etorkizuneko beharretara hobeto egokitzeko?

Jakin badakigu zahartzen ari diren pertsonek beren kasa bizi nahi izaten dutela, eta beren etxean eta ohiko inguruan bizitzen jarraitu nahi izaten dutela, ahalik eta denbora luzeenaz, baita laguntza behar dutenean ere. Nahi horri erantzuteko eta, horrela, norbera bere komunitatean eta ingurune sozialean eroso eta seguru zahartzen joan ahal izateko, funtsezkoa da etxebizitzak egokitzea eta zaintzako eta laguntzako komunitate eta gizarte zerbitzuak eskuratzeko aukera ematea. Batzuetan, ordea, etxebizitzek izaten dituzten oztopoen eta zailtasunen ondorioz, ahulezia edo mendetasun egoera batzuk sortzearen ondorioz, edo zaintza jakin batzuen beharra sortzearen ondorioz, beren etxea utzi beharrean izaten dira pertsona hauek.

Jardunaldietako programa:

AZAROAK 8

18:00 Paz Martín Rodríguezek gidatuta,  envejezANDO erakusketa bisitatzea

Koldo Mitxelena Kulturgunea. Izen-ematea hemen

AZAROAK 9

09:00 – 09:30 Erakundeen inaugurazio ekitaldia

09:30 – 10:15 Europako bizitegi ereduen bilakaera. Euskadiko orainaldia eta geroaldia

Mayte Sancho

10:15 – 11:00 “Etxeak zahartzaroan duen esanahia

Diego Herranz

11:00 – 11:30 Atsedenaldia

11:30 – 12:30 Arkitektura demografia aldaketen aurrean: Nola lortu adinekoentzako arkitektura malgu, sozial eta errotu bat?

Marc de Rooij

12:30 – 13:15 Auzolaneko etxebizitzetarako auzolan proiektuak 

Alex Mitxelena

15:30 – 17:30 Europako esperientziei buruzko mahaia

Franz Schumaher, Alemania

Severine Mazet

Ingeborg Holzapfel

17:30 - 18:15 Etxebizitzak demografia aldaketara egokitzeko indarreko tresna juridiko eta finantzarioak, eta etorkizunerako lege esparruan planteatzen diren eginkizunak 

Andrés Labella Iglesias

Azaroaren 10a, ostirala

9:00 – 10:30  Mahaia: Adinekoentzako etxebizitzen alorrean herri nordikoek duten paradigma

Bizialdi osorako etxebizitzaren kultura” ezartzea, Heitor García Lantarón doktorea.
Dementziadun pertsonentzat diseinatzea: nola lagundu dezakeen inguru fisikoak ongizatean eta medikazioa murrizten”, Lone Sigbrand

10:30 - 11:00 Atsedenaldia

11:00– 11:45 EHUko ETSAko 3. mailako ikasleek etxebizitzaz eta zahartzeaz eginiko proiektuen aurkezpenak eta hauen inguruko gogoetak

EHUko Arkitekturako 3. mailako ikasleak

 11:45 – 12:45 Etxebizitzak demografia aldaketara egokitzeko indarreko tresna juridiko eta finantzarioak, eta etorkizunerako lege esparruan planteatzen diren eginkizunak

Andrés Labella Iglesias

 12:45 – 13:30 Erronka sozial berrien aurrean erantzun publikoak: Ausnarketa irekiak

Oscar Rebollo

 13:30 Jardunaldien itxiera

Enrique Ramos Vispo

Antolatzaileak: Donostia Lagunkoia, Matia Fundazioa, UPV/EHU

Informazio gehiago: http://etxelagunkoia.eus



Egitaraua prestatzen ari gara