Nafarroako ETSAN ikasitako arkitektoa, Amsterdamgo Berlage Instituteko Arkitektura Masterduna.
Irakasle laguna izan da Madrilgo Unibertsitate Europarreko Proiektuetako eta Karrera Amaierako Proiektual alorrean nahiz Holandako TU Delft unibertsitatean, eta irakasle gonbidatua Milango NABAn, Innsbruckeko UIBK unibertsitatean eta Bangokeko SoA+D delakoan, besteak beste. Rem Koolhaas-entzat lan egin zuen, eta, 2003tik, Cesar Garcíarekin batera, FÜNDC zuzentzen du (Rotterdamen sortu eta Madrilen kokatua). Txina, Suiza, Italia, Holanda, Tailandia, Frantzia eta Espainian ditu lanak, eta haren ibilbideak ospea lortu du naziona zein nazioartean.