JARDUNALDIEN SARRERA BETETA DAGO
Dagoeneko “Longebitatearen iraultza”tzat ezagutzen den honek erronka berriak ekarri dizkie gizarte garatuei, eta hiriek horiei aurre egin beharko diete berehala. Etxebizitzarekin lotutako alderdiak funtsezkoak dira pertsonei bizitza erraztuko dieten espazioak sortzeko, eta, hori dela eta, ondo zehaztu behar da zer egoera eta zer behar izango duen hemendik 20-30 urtera euskal gizarteak, daraman zahartze bidea kontuan izan eta alde horretatik izango ditugun erronkei egokiago aurre egiteko.
Badugu modurik “bizitza osorako etxebizitzei” buruzko araudi batzuk sustatu, denentzako diseinu edo diseinu unibertsal batean oinarritutako etxebizitza batzuk izateko, mendetasun egoerarik izaten bada haiei erantzuteko aukera ematen dutenak, eta, hartara, eraikuntza etorkizuneko beharretara hobeto egokitzeko?
Jakin badakigu zahartzen ari diren pertsonek beren kasa bizi nahi izaten dutela, eta beren etxean eta ohiko inguruan bizitzen jarraitu nahi izaten dutela, ahalik eta denbora luzeenaz, baita laguntza behar dutenean ere. Nahi horri erantzuteko eta, horrela, norbera bere komunitatean eta ingurune sozialean eroso eta seguru zahartzen joan ahal izateko, funtsezkoa da etxebizitzak egokitzea eta zaintzako eta laguntzako komunitate eta gizarte zerbitzuak eskuratzeko aukera ematea. Batzuetan, ordea, etxebizitzek izaten dituzten oztopoen eta zailtasunen ondorioz, ahulezia edo mendetasun egoera batzuk sortzearen ondorioz, edo zaintza jakin batzuen beharra sortzearen ondorioz, beren etxea utzi beharrean izaten dira pertsona hauek.
Jardunaldietako programa:
AZAROAK 8
18:00 Paz Martín Rodríguezek gidatuta, envejezANDO erakusketa bisitatzea
Koldo Mitxelena Kulturgunea. Izen-ematea hemen
AZAROAK 9
09:00 – 09:30 Erakundeen inaugurazio ekitaldia
09:30 – 10:15 Europako bizitegi ereduen bilakaera. Euskadiko orainaldia eta geroaldia
Mayte Sancho
10:15 – 11:00 “Etxeak zahartzaroan duen esanahia”
Diego Herranz
11:00 – 11:30 Atsedenaldia
11:30 – 12:30 Arkitektura demografia aldaketen aurrean: Nola lortu adinekoentzako arkitektura malgu, sozial eta errotu bat?
Marc de Rooij
12:30 – 13:15 Auzolaneko etxebizitzetarako auzolan proiektuak
Alex Mitxelena
15:30 – 17:30 Europako esperientziei buruzko mahaia
Franz Schumaher, Alemania
Severine Mazet
Ingeborg Holzapfel
17:30 - 18:15 Etxebizitzak demografia aldaketara egokitzeko indarreko tresna juridiko eta finantzarioak, eta etorkizunerako lege esparruan planteatzen diren eginkizunak
Andrés Labella Iglesias
Azaroaren 10a, ostirala
9:00 – 10:30 Mahaia: Adinekoentzako etxebizitzen alorrean herri nordikoek duten paradigma
“Bizialdi osorako etxebizitzaren kultura” ezartzea, Heitor García Lantarón doktorea.
“Dementziadun pertsonentzat diseinatzea: nola lagundu dezakeen inguru fisikoak ongizatean eta medikazioa murrizten”, Lone Sigbrand
10:30 - 11:00 Atsedenaldia
11:00– 11:45 EHUko ETSAko 3. mailako ikasleek etxebizitzaz eta zahartzeaz eginiko proiektuen aurkezpenak eta hauen inguruko gogoetak
EHUko Arkitekturako 3. mailako ikasleak
11:45 – 12:45 Etxebizitzak demografia aldaketara egokitzeko indarreko tresna juridiko eta finantzarioak, eta etorkizunerako lege esparruan planteatzen diren eginkizunak
Andrés Labella Iglesias
12:45 – 13:30 Erronka sozial berrien aurrean erantzun publikoak: Ausnarketa irekiak
Oscar Rebollo
13:30 Jardunaldien itxiera
Enrique Ramos Vispo
Antolatzaileak: Donostia Lagunkoia, Matia Fundazioa, UPV/EHU
Informazio gehiago: http://etxelagunkoia.eus