Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Iñigo Beguiristain - Pamplona

Iñigo Beguiristain, arkitektoa (1998) eta DEA (2003) Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Jarduera profesionala ikerketa akademikoarekin eta irakaskuntzarekin osatzen du. Revista de Arquitectura aldizkariko koordinatzaile izan zen, eta irakasle Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, UPV/EHUkoan eta Nafarroako Goi Diseinu Zentroan, baita irakasle gonbidatu ere nazioarteko hainbat unibertsitatetan.

Administrazio Publikoen zerbitzura egin zuen lan Errioxako Gobernuko Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusian eta Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Sailean. 2006. urtetik profesional liberal gisa jarduten du eta maiz aritzen da lankidetzan beste profesional batzuekin.

Bere proiektuek hainbat sari irabazi dituzte arkitekturako lehiaketetan. Era berean, hainbat erakusketatan izan dira ikusgai haren lanak, baita aldizkari espezializatuetan agertu ere, eta honako sari hauek jaso dituzte:

Chicago Athenaeum Award (2014), Arkitekturako COAVN saria (2013), Arkitekturako FAD saria (finalista 2013an), UN MDA Student Award (finalista 2013an), BEAU saria (2015, eta hautatua 2013an), AIT ‘Living Interior’ Award (izendatua 2012an), WAN Retail Interior Award (finalista 2011n), Barne Arkitekturako COAVN saria (2010), Barne Diseinuko FAD saria (finalista 2010ean eta 2012an), Esku-hartze Efimeroen FAD saria (hautatua 2015ean), Nafarroako Merkataritza Ganberaren Hamarkadako Diseinu Saria (2010), Nafarroako Merkataritza Ganberaren Diseinu Saria (2009, eta finalista 2007an), Barne Arkitekturako Saloni Saria (2006, eta finalista 2009an eta 2010ean) eta ArquinFAD Vivir con Madera Saria (finalista 2007an).



Egitaraua prestatzen ari gara