Fernando Savater Donostian jaio zen (1947), eta hogeita hamar urtez baino gehiagoz filosofiako irakasle izan da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Zorroagako Filosofia Fakultatean (UPV/EHU) eta Unibertsitate Complutensean.
Saiakerak, eleberriak eta antzezlanak idatzi ditu, baita kolaborazio ugari ere egunkarietan. Saiakerako Sari Nazionala, Anagrama saria eta Planeta saria jaso ditu. Claves de Razón Práctica aldizkariko zuzendaria da.