Josep María Montaner (Bartzelona, 1954) arkitektoa (1977) eta doktorea (1983) da, eta Bartzelonako Arkitektura Eskolan (ETSAB-UPC) lortu zituen bi tituluak; eskola horretako Arkitekturaren Teoriako katedratikoa ere bada. Berrogei liburu baino gehiagoren egilea da, honako hauena, besteak beste: Sistemas arquitectónicos contemporáneos (2008) eta Del diagrama a las experiencias, hacia una arquitectura de la acción (2014). Hainbat sari jaso ditu, hala nola Etxebizitza Ministerioak kazetaritzako ekimen bati eskaintzen dion Hirigintzako Sari Nazionala, 2005ekoa; arkitekturari eta hirigintzari buruzko aldizkarietan argitaratzen du, eta ikastaroak nahiz hitzaldiak eman ditu Europako, Amerikako eta Asiako hainbat hiritan. Gaur egun etxebizitza arloko zinegotzia da Bartzelonako Udalean.