Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Rafael Aranda - Olot

Rafael Arandak, Carme Pigemek eta Ramon Vilaltak Vallèseko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan amaitu zituzten ikasketak, 1987an, eta 1988az geroztik elkarrekin lan egiten dute, euren jaioterrian, Oloten, RCR ARQUITECTES izeneko estudioan, euren alboan prestatuz joan den taldearekin. 1989az geroztik Garrotxako Sumendi Gunearen Parke Naturaleko arkitekto aholkulariak dira, eta 1989tik 2001era bitarte Hirigintzako eta Paisaiaren Arkitekturako irakasleak izan dira VAGETen. 2010etik 2016era bitarte Ikasketa Amaierako Proiektuak ebaluatzeko epaimahaietako kide izan dira BAGETen (Vilalta). Vallèseko AGETen, Proiektuak irakasgaiko irakasle (1992-1999) eta Ikasketa Amaierako Proiektuak ebaluatzeko epaimahaietako kide (1995-2004) izan dira; eta Bartzelonako AGETen, berriz, Proiektuak irakasgaiko irakasle (1997-2003) eta Ikasketa Amaierako Proiektuak ebaluatzeko epaimahaietako kide (2002-2003), baita Proiektuak irakasgaiko irakasle ere Paisajismoko tituluan (2003-2005) (Pigem).   Gaur egun eta 2008az geroztik, Udako Nazioarteko Workshopa antolatu eta zuzentzen dute euren estudioan, RCR LAB·A laborategi egituratik. Barberí galdategia izandakoaren egoitzan dute estudioa.

Sari hauek jaso dituzte: Pritzker saria (2017), Kataluniako Generalitatearen Arkitekturako Kultura Sari Nazionala (2005), Chevalier et Officier de l’ordre des arts et des lettres de la Repúblique Française (2008, 2014), American Institute of Architecture (AIA) institutuko ohorezko kideak (2010), Royal Institute of British Architects (RIBA) institutuko ohorezko kideak (2012) eta Frantziako Académie d’Architecture akademiako urrezko domina (2015).



Egitaraua prestatzen ari gara