Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Harkaitz Cano - Donostia/San Sebastián

Harkaitz Cano (Lasarte, 1975). Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Beti oporretan ipuin bilduma (2015) da argitaratu duen fikziozko azken literatur lana. Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia, Neguko zirkua (2005) ipuin bilduma eta irailaren 11ko erasoen aurretiko New Yorkeko bere egonaldian mamitutako Piano gainean gosaltzen (2000) kronika ere argitaratu ditu, besteak beste. Hiri horrekiko bere harremanaren fruitu izan zen, halaber, Norbait dabil sute-eskaileran (2001) poema bilduma. Hamar urte beranduago heldu zen gaztelaniaz idatzitako poema liburu bat: Compro oro (2011).

Telebista eta komiki gidoilari gisa aritua da, eta irudiaren munduarekiko bere kezkak aletu zituen saiakera batean: Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008). Anne Sexton, Hanif Kureishi eta Allen Ginsberg euskaratzeaz gain, bera arduratu izan da eskuarki bere lanetako asko autoitzultzeaz ("etengabea da berridazketaren tentazioa").

Haur literatura ere idazten du tarteka.  Diziplina ezberdinen arteko nahasketarako bere joeraren erakusle dira, bestalde, hainbat artista plastiko, musikari eta dantzarirekin elkarlanean burututako egitasmoak.  Birritan irabazi du Euskadi Saria eta beste bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist (2011) nobelarekin, Beterriko Liburua aipaimena ere erdietsi zuen. Nederlanderaz, galegoz, grezieraz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.



Egitaraua prestatzen ari gara