Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Ignacio Quemada - Donostia/San Sebastián

Logroñon (Errioxa) jaio zen 1963an. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko ETSAMen tituluduna 1989an.
Hainbat estudiotan izan da lankide, lehenik Espainian eta, ondoren, AEBetan. Rafael Moneo arkitektoarentzat egin zuen lan bere prestakuntza aldiaren amaieran, eta Donostiako Kursaal Auditorioa eta Stockholmeko Arte Modernoko eta Arkitekturako Museoa eraikitzeko proiektuetan eta obretan parte hartu zuen, besteak beste.

Azkenik, bere estudioa sortu zuen 1999an, Donostian. Egin dituen eraikinen artean nabarmentzekoak dira Instituto de Ciencias de la Vid y del Vino, Campo Viejo upategiak eta Tuc Tuc enpresaren egoitza, Errioxan; Haur Eskola eta helduentzako apartamentuak, Zarautzen, eta gazteentzako apartamentuak Donostiako Montpellier finkan.

Irakasle gisa parte hartzen du UPV/EHUren Fatxada Arinen Masterrean, konferentziak eman ditu unibertsitateetan (Palermo, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Salamanca, Kantabria, Errioxa, Donostia…) eta arkitekto eskoletan (Almeria, Errioxa, Tarragona, Lugo…), eta hizlari gisa pare hartu du hainbat ikastaro eta jardunalditan.



Egitaraua prestatzen ari gara