Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Soledad Gallego Díaz - Madrid

Soledad Gallego-Díaz, (Madril, 1951). Kazetaritza ikasi zuen Madrilgo Eskola Ofizialean. 19 urte zituela, Pyresa agentzian hasi zen lanean (Mugimenduaren Prentsa). Kalera bota ondoren, Cuadernos para el Diálogo izeneko aldizkarian hasi zen (oposizio antifrankistako aldizkaria), eta bertan aritu zen itxi zuten arte. El País egunkarian sartu zen hura sortu eta berehala. Politikako eta parlamentuko kronikaria izan zen trantsizio garaian, eta baita berriemaile ere, Bruselan, Londresen, Parisen, New Yorken eta Buenos Airesen. Hortaz, Espainiatik kanpo igaro du bizitzaren zati luze bat.  El País egunkariko zuzendari laguntzaile izendatu zuten, eta hamar urtez bete zuen kargu hori, Juan Luis Cebriánekin, Joaquín Estefaniarekin eta Jesús Ceberiorekin. Irakurlearen defendatzaile ere izan zen. Gaur egun, zutabe bat argitaratzen du igandero El País egunkarian, eta SER kateko Hoy por hoy saioan kolaboratzen du, egunero iruzkin bat eginda.  



Egitaraua prestatzen ari gara