Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Gillermo Zuaznabar - Reus

Gillermo Zuaznabar (Donostia, 1971) artearen teoria eta arkitektura arloko irakaslea da, eta ikerketa arduraduna Universitat Rovira i Virgiliko (Tarragona) Arkitektura Departamentuan. Arte Ederretan lizentziaduna da, pintura espezialitatean (UB). Graduondokoa Gerhard Merz irakaslearen arkitektura eta pintura tailerrean egin zuen, Die Kunstakademien (Düsseldorf), eta arkitektura proiektuetan doktore da, Bartzelonako Arkitektura Eskolan (UPC).

Honako hauen egile da: Donald Judd: Open Enclosed (2017); 'Max Bill y la HfG Ulm: líneas divisorias' (2014, Neus Moyanorekin); Lo Spazio nella forma. La scultura di Oteiza i l’estetica basca, (2011); Juan Navarro Baldeweg. Grávido o liviano, (2011); 'Color, Form and Meaning in the Guggenheim Museum' (2009); Piero della Francesca. La pala di Brera, (2008); Piedra en el paisaje. Jorge Oteiza y Luis Vallet, Memorial del Padre Donosti, (2006); Oiza-Oteiza. Línea de defensa en Altzuza, (Josep Quetglas eta Fernando Marzárekin, 2004); eta, Jorge Oteiza, animal fronterizo. Casa-taller Irun 1957-1958, (2001).

Komisario eta diseinatzaile izan da honako hauetan: Alexander Kluge. Jardines de cooperación, (2016, Valentín Roma eta Neus Moyanorekin); 1513. Desde las Paces de Urtubia. Geografía y paisaje, (2016); Diseño de sistemas. Escuela de Ulm, (2011, Javier Nieto eta Neus Moyanorekin); Oteiza 2000, (1999, Fernando Marzá, Eulàlia Bosch eta Josep Subirósekin).



Egitaraua prestatzen ari gara