Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

María Heras

María Heras Lasantak Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eskuratu zuen arkitekto titulua, eta ondoren TÜ München unibertsitatean ikasi zuen (Alemania). Ikasketa Amaierako Proiektuan jada interesa erakutsi zuen ingurune eraikiak pertsonengan, horien ongizatean, horien bizi kalitatean eta gizarte harremanetan duen eraginarekiko.

Kezka hori bera mantendu zuen Master Amaierako Lanaren garapenean, esperientzia pertsonalak eta lan esperientziak erantsita, eta hori guztia hartu zuen doktorego tesiaren abiapuntutzat.

Beste testuinguru sozial eta kultural batzuk ezagutzeko nahiak eta bere lanbideari buruzko hainbat ikuspegik bultzatuta, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziarentzat (AECID) lan egin zuen. Dublinera joan zen bizitzera, eta bertan bere gain hartu zituen Enniskilleneko South West Acute Hospital diziplina anitzeko taldearen (Ipar Irlanda) eta enpresa eraikitzailearen arteko koordinazio eta lotura lanak.

2010az geroztik, Hiri Plangintzako tresnak eta Europako programek (Life + Corredor Co2cero, Life + People Co2cero, Hornidura Azoka eta haren ingurune urbanoa berritzeko FEDER programa, “Soria intramuros” EDUSI programa) finantzatutako proiektuen garapen eta jarraipenerako tresnak gainbegiratzen eta idazten dihardu Soriako Udalean, Programen Jarraipenerako Bulegoan.



Egitaraua prestatzen ari gara