Germán Velázquez, arkitektoa, Passivhaus Designer eta VArquitectos estudioko kidea 2003az geroztik. Estudioa 1972an sortu zen, eta orduz geroztik 10.000 etxebizitzatik gora egin dituzte; gaur egun, nazio osoan erreferentziazko estudioa da eraikuntza pasiboaren edo ia kontsumorik gabekoaren arloan. Estudioaren hainbat proiektuk lortu dute Passivhaus ziurtagiria, honako hauek, besteak beste: #29Soto, Espainian ziurtagiria lortu duen lehen etxebizitza blokea, Europa Biltzar Jauregiak Passivhaus ziurtagiria lortzeko egindako aholkularitza proiektua eta #361Bolueta, oraindik garapen fasean dagoen proiektua (munduko Passivhaus dorre garaienak izango dira).