Pablo Otaola (Bilbo 1953) bideetako ingeniaria da, garraio nahiz urbanismoan espezializatua. 2004ko ekainaz geroztik, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeko gerentea da; batzorde hori erakunde publiko-pribatu bat da, eta Bilboko itsasadarrean kokatuta dagon 84 hektareako eremu industrial baten birmoldaketaz arduratzen da. Horren aurretik, Bilbao Ría 2000 sozietateko zuzendari nagusia izan zen (1993-2000), eta, tartean, IVAMeko (Arte Modernoaren Valentziako Institutua) zuzendari laguntzailea.