Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Manuel Vicent - Madrid

Manuel Vicent idazle eta kazetari valentziarrak Alfaguara Saria irabazi zuen 1966an Pascua y naranjas liburuarekin; 1986an Nadal saria irabazi zuen Balada de Caín lanarekin, eta berriz ere eleberrien Alfaguara saria 1999an, Son de mar lanarekin; azken horren zinemarako egokitzapena Bigas Luna zuzendariak egin zuen, 2001ean.

Besteak beste, eleberriak, antzezlanak, kontakizunak, biografiak, kazetaritzako artikuluak, bidaia liburuak, elkarrizketak eta literaturari buruzko azalpen biografikoak idatzi ditu.

Honako hauek argitaratu ditu: Tranvía a la Malvarrosa (1994), hau ere zinemarako egokitua José Luis García Sánchez zuzendariaren eskutik; Jardín de Villa Valeria (1996) —Contra Paraíso lanarekin batera jasoa Otros días, otros juegos (2002) lanean—, Los mejores relatos (1997), Las horas paganas (1998), La novia de Matisse (2000), Cuerpos sucesivos (2003), Verás el cielo abierto (2005), Viajes, fábulas y otras travesías (2006), Comer y beber a mi manera (2006), León de ojos verdes (2008), Póquer de ases (2009), Mitologías (2012) eta Últimos mohicanos (2016). El País egunkariko ohiko kolaboratzaile da eta bere artikuluen hautaketa bat dago jasota Nadie muere la víspera (2004) lanean. Azkenik, Aguirre, el magnífico (2011); El azar de la mujer rubia (2013) eta Desfile de ciervos (2015) eleberriek “erretaula iberikoa” osatzen dute, egilearen esanetan. Zorroztasun eleganteaz eta ironiaren erabilera bikaina eginaz, La regata (Alfaguara, 2017) eleberrian egun batean guztiok galtzea erabakitzen dugun paradisuari buruzko historia bat sortuko du Manuel Vicentek.



Egitaraua prestatzen ari gara